Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guinea Ugalde, Anselmo

Bizkaitar pintorea (Bilbo, 1854 - Bilbo, 1906). Madrilgo Pintura, Eskultura eta Grabatu Eskola Berezian eta Erroman egin zituen ikasketak. Pintura lanez gainera, eraikuntza publiko eta etxe asko dekoratu zituen. Sari ugari jaso zuen parte hartu zuen nazioarteko erakusketetan.