Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guillén, Nicolás

Kubako poeta (Camaguey, 1904 - Habana, 1989). Kultura hispaniko eta europarrari uko egin gabe, tradizio beltza jaso zuen, nazioko folklorea iturburutzat hartuta. Arraza beltzaren sakoneko sentimenduak eta haren askatze nahia kantatu zituen, musikaltasun handiz: Motivos de son (1930); Sóngoro Casongo (1931). Iraultza nagusitu zelarik, Kubako Idazleen Batasunako lehendakari izendatu zuten, eta Kubako poeta nagusitzat hartua izan da. Garai hartakoak ditu Poemas de amor (1964), Tengo (1964) eta El gran zoo (1968) poema bildumak.