Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guimard Cyrille

Frantses txirrindulari eta kirol zuzendaria (Bouguenais, 1947). 1972an utzi egin behar izan zuen Frantziako Itzulia –amaitzeko bi egun besterik falta ez zituela–, eta talde txirrindularien kirol zuzendari bilakatu zen. Bere gidaritzapean lortu zituzten garaipenak Frantziako Itzulian Van Impek, Hinaultek eta Fignonek.