Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guinea Zugazaga, Isidoro

Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1893 - Bilbo, 1947). Bilbon eta Italian egin zituen pintura ikasketak. 1920. urtean Bilbora itzuli eta bere lehen erakusketa egin zuen. Italiara itzuli zen Mondadori argitaletxe ospetsuarentzat lan egitera urtebete geroago. 1926. urteaz geroztik Bilboko Arte eta Ofizio Eskolako irakaslea izan zen. Akuarela, olio eta marrazki ugari egin zituen.