Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guerra, Tonino

Italiar idazlea (Sant’Arcangelo, 1920). Naziek deportatu ondoren, eskola irakasle izan zen, eta Erromara joan zen gero. Idatzi dituen poema bildumen artean, Kakalardoak (1946), Idiak (1972), Eztia (1986) eta Uraren zuhaitza (1992) garrantzi handikoak dira Italiako XX. mendeko poesian. Hitz lauzko idatzietan, kontakizun neorrealistak eta gai fantastikoak landu zituen. Obra nagusiak: Fortunatoren historia (1952), Oreka (1967) eta Euri epela (1984). Zinema kontakizunak eta gidoiak ere idatzi ditu: Abentura, Gaua, Blow-up, Michelangelo Antonionirenak; Amarcord, Federico Fellinirena; Mattei kasua, Hilotz bikainak, Francesco Rosirenak.