Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guerrero López, José Félix

Bizkaitar futbolaria (Portugalete, 1975). Julen Guerreroren anaia gaztea, eta Athleticen harrobiko jokalaria bera ere. 1996-1997 denboraldian, bigarren mailako taldean ziharduela, Eibarrera joan zen, eta, talde harekin denboraldi bat egin ondoren, Santanderreko Racing taldera aldatu zen. Hurrengo denboraldian Real Sociedadek hartu zuen, baina 2000. urtean Realak taldetik kanpo utzi zuen.