Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guerra, Alfonso

Espainiar politikaria (Sevilla, 1940). 1950. urtetik aurrera gaztedi sozialistak berrantolatzen aritu zen. 1970ean PSOE alderdiko batzorde betearazleko kide izan zen, eta haren antolamenduaz arduratu zen. 1982an alderdiko idazkariordea hautatu zuten, eta urte hartan bertan, PSOE alderdiak hauteskunde orokorrak irabazi ondoren, gobernuko lehendakariorde izendatu zuten; 1991. urtean, Juan Guerra, bere idazkaria eta anaia, kargua bere onurarako erabiltzeagatik auzitara eraman zutenean, dimisioa aurkeztu behar izan zuen. Bere anaia Juanek Sevillako Gobernu Delegazioan egindako iruzurrak eragin zuen eskandaluaren ondoren, alderdiaren antolakuntzan eta alderdiaren kultura erakundeetako zuzendari gisa aritu zen. Alderdiko XXXIV. Kongresuan (1997), Alfonso Gerra alderdiko zuzendaritza berritik kanpo geratu zen, eta alderdiko lehendakariorde izateari utzi zion. Urte hartan, irailean, Pablo Iglesias fundazioko lehendakari kargua onartu zuen.