Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grove, Andrew

Estatubatuar ingeniaria (Budapest, 1936). Errusiako gudarostea Budapesten sartu zenean, 1956an, Austriara joan zen lagun batekin. Nazioarteko Salbazio Batzordeak New Yorkera eraman zuen, eta han kimika ingeniaritzako ikasketak egin zituen New Yorkeko City Collegen. Gero, Kalifornian egon zen ikasketak sakontzen (1963). Garai hartako konputagailuetako huts hodiek gehiegi berotzeko arriskua zuten, eta berak eta bere taldeak siliziozko pastilla asmatu zuten hodien ordez erabiltzeko. Pastilla horiekin ordenagailuak askoz ahalmen handiagoa zuen eta ez zen berotzen. 1968an Grovek eta bere kide batzuek beste konpainia bat sortu zuten, Intel ("Integrated Electronics").