Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grothendieck, Alexander

Alemaniar matematikaria (Berlin, 1928). 1941ean Frantziara joan zen eta Montpellierko Unibertsitatean aritu zen ikasten. Graduatu ondoren,Parisko École Normale Supérieuren sartu zen (1948-1949). 1949an Nancyko Unibertsitatera joan zen, eta han Dieudonnérekin batera analisi funtzionala landu zuen. Bourbaki taldeko matematikaria izan zen Weil, Henri Cartan eta Dieudonnérekin batera, eta han aurkeztu zuen tesia, Produits tensoriels topologiques et espaces nucléaires. 1953-1956 urteak Sao Paulo eta Kansasko unibertsitateetan eman zituen. Urte haietan bestelako alor batzuk (topologia eta geometria bereziki) hasi zen lantzen. Kansas utzirik, Ikerketa Zientifikorako Nazio Zentrora itzuli zen. 1959an lanpostu bat onartu zuen Ikerketa Zientifiko Aurreratuetako Institutuan, eta1966an Fields domina jaso zuen. Ekarpenik garrantzitsuenak geometrian, zenbakien teorian, topologian eta analisi konplexuan egin ditu Grothendieckek; Weilen zenbakien teoriaren konjeturak frogatzeko baliagarria izan zen teoria bat asmatu zuen. Riemann-Roch teoremaren froga aljebraiko bat ere eman zuen. 1988an erretiratu zen; urte hartan bertan ezetza eman zion Crafoord sariari.