Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grumiaux, Arthur

Belgikar biolin-jotzailea (Villers-Perwin, 1921 - Brusela, 1986). Vieuxtemps lehiaketa irabazi zuen 1939an, eta Parisa jo zuen urte hartan bertan, Georges Enescorekin ikastera. Bruselara itzultzean, Belgikako lehiaketa nagusiaren saria bereganatu zuen. Adituen iritziz, XX. mendeko bigarren zatiko Mozarten interpretatzaile hoberenetarikoa izan zen Grumiaux.