Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grotius, Hugo

Holandar legegizona eta diplomatikoa (Delft, 1583 - Rostock, 1645). Kartzelan sartu zuten Arminius-en (kalbinisten kontrako teologoa) jarraitzaile zelako. Frantziara ihes egin zuen, eta Suedian enbaxadore izendatu zuten. Grotius izan zen nazioarteko legegintza modernoaren sortzailea, De iure belli ac pacis (1625) liburuari esker. Obra horretan lege naturalak jokabide arauak ematen dituela baiezten du Grotius-ek, bai nazioentzat, bai pertsonentzat. Erlijoari buruzko obrak ere idatzi zituen.