Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grasse

Itsas Alpeetako suprefetura (12 kantoi, 62 udal, 346.281 biztanle). XIII. mendeko katedrala. Grasse usain gozoen hiria da; lore ugari lantzen dira, usaindunak. J. H. Fragonard eta M. Isnard bertan jaio ziren. v Historia. Erromatarrek sortu zuten Grasse. XII. mendean errepublika txiki bat izan zen, eta 1226an Provenzari lotu zitzaion. XVI. mendean erlijio gerra gogorra izan zen Grassen.