Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goyetche, Leonce

XIX. mendeko lapurtar idazlea eta apaiza (Urruña, 1791 - ?). Harena da Andre dena Mariaren ilhabetea (1838) idazlana, egunero jarraitu beharreko eredu eta gogoeta liburua. Ondoren, La Fontaineren alegiak itzuli zituen lapurterara, Fableac edo aleguiac izenburuaz. 1856. urtean Saint-Jean-de-Luz historique et pittoresque, Annales et chronique despuis l´époque de sa fondation presumée jusq´a nous jours ikerlana eman zuen argitara Baionan. Goyetcherena da halaber Lehoisaren oxekiac poesia (1879).