Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goyeneche, Jean-Blaise

Lapurdiko militarra (Senpere, 1778 - Senpere, 1842). Josef Bonaparteren armadan ibili zen Espainian barrena eta, haren ondoren, Napoleonen zerbitzuko militarra izan zen, Harisperekin batera. Senperera erretiratu zen Waterlooko guduaren ondoren. Senpereko auzapeza izan zen 1821-1834 bitarteko urteetan. Don Karlosen alde jarri zen Lehen Karlistadan.