Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gonzaga

Mantuan 1328-1708 urteetan agintari izan zen Italiako familia. Luis I.ak (1278-1361) sortu zuen. 1433an Sigismundo enperadoreak Giovanni Francesco markes izendatu zuen, eta Karlos V.ak duke titulua eman zion 1530ean. Handik aurrera enperadorearen alde jokatu zuen Gonzaga familiak, Karlos IV.a hamargarren eta azken dukeak izan ezik. Honek Frantziaren alde eta Austriaren kontra egin zuen Oinordekotzarako Gerran.