Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

González Aranguren, Jorge

Gipuzkoar olerkaria eta eleberrigilea, gazteleraz idazten duena (Donostia, 1938). Poesía española, Estafeta Literaria, Camp de l´arpa eta Kantil aldizkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Poema liburu nagusiak: La vida nos sujeta (1971), Largo regreso a Itaca (1973), Vivir con Proserpina (1974), De fuegos, tigres, ríos (1979), Itinerario ocioso (1979) eta Doce para un fagot (1981). Euskal Herriko Unibertsitateak 1989an ordu arteko poema liburu guztien bilduma argitaratu zion erdaraz eta euskaraz Fuego lento-Gar mantsoa izenburuarekin. Hitz lauz, 1977an, Un cielo para Wana eleberria eta Ultimas imaginarias kontakizun laburren bilduma idatzi zituen. 1992an Hueco en el mundo eleberria argitaratu ondoren, 1997an Sur lana eman zuen argitara.