Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gontxarov, Ivan Alexandrovitx

Errusiar idazlea (Simbirsk, 1812 - San Petersburgo, 1891). Funtzionario izan zen bizitza guztian. Haren aurreneko eleberria, Historia arrunt bat (1847) Errusiako lehen eleberri errealistetako bat da, eta, bertan, gazte idealista baten etsipena kontatu zuen. Bizitza guztian egin zuen bidaia bakarra Japoniara egin zuen, eta haren ondoren, “Pallada” fregata (1855-1857) eleberria idatzi zuen. 1859an argitaratu zuen Oblomov, bere obra nagusia. Handik hamar urtera, Amila, argitaratu zuen, azken eleberria.