Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gontxarova, Natalia Sergeievna

Errusiar margolaria (Tula, 1881 - Paris, 1962). Moskun ikasi eta Europan zehar bidaiatu ondoren, Errusiara itzuli eta Larianov-ekin abangoardian parte hartu zuen. 1909. eta 1913. urteen artean oso kolore biziak erabili zituen bere lanetan, (Katuak; Lanpara elektrikoak), eta arte abstraktuaren aitzindaritzat hartu izan da. Larianov-ekin Parisa itzuli eta kubismoaren ezaugarriak azaldu zituen garai hartako bere lanetan. S. Diaghilev-en balletetarako apainketa eta jantzi ugari egin zituen.