Glover, John
Britainiar ingeniaria (Newcastle-upon-Tyne, 1817 - Newcastle-upon-Tyne, 1912). Berun oxikloruruari eta azido sulfurikoari buruzko ikerketak egin zituen batez ere. Glover-en dorrea. Azido sulfurikoa egiteko erabiltzen den metodoa. Berunezko upel handi baten goiko aldean azido nitrifikatua sartzen da, eta baita azido nitrikoa ere; behetik gas beroak.