Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

glotis

iz. Anat. Laringearen goiko aldeko irekigunea; parte bat eztarriko mintzen artean dago, eta bestea ahots-gingilen artean. v Fon. Glotisaren itxialdia. Fonetikan, glotisa ixtean gertatzen den aire jarioaren etena, eta ondorioz ahots-gingilen dardararik eza. Aire etenaren ondoren eztula egiten denean bezalako eztanda izaten da. Arabiar hizkuntzak, afrikarrak eta Ameriketako indiar hizkuntza askok era honetara eratutako fonemak dituzte (bokalak eta kontsonanteak).