Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gloucestershire

Ingalaterrako mendebaleko konderria, Galesen eta Tamesisen artean zabaltzen dena. 2.638 km2. 509.200 biztanle (1984). Hiriburua: Gloucester. Severn ibaiaren harana oso aberatsa da esnekietan, eta Cotswold inguruetan laboreak lantzen dira. Berkeleyko haranean baratzeak ugari dira. Konderriko mendebalean (Dean oihana) ikatza ere bada. Berkeley-n zentral nuklear bat eraiki da. James Bradley eta Vaughan Williams-en jaioterria da.