Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gloucester

Ingalaterrako mendebaleko hiria eta portua, Gloucestershire eskualdeko hiriburua. 91.600 biztanle (1984). Erdi Aroko monumentu ugari ditu hiriak: XI. mendeko katedral erromanikoa, XIII. eta XV. mendeetan eraikia. XIV. eta XV. mendeko bi kalostra. Ch. Wheatstone fisikariaren jaioterria. v Historia. K.a. 36. urte inguruan Nervak sortu zuen, eta erromatarren barruti militarra (Glevum) izan zen. IV. mende aldera zeltek hartu zuten; Merziako erresuma saxoniari lotu, eta hiriburu egin zuten. Beneditarren monasterio bat eraiki zen 681ean. XII. mendetik XVI. mendea bitartean loraldi handia izan zuen (artilezko lanak, ale eta ardo azoka).