Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gloucester

Ingalaterrako erregeen semeek edo anaiek hartzen zuten konde edo duke titulua. v Humphrey, Gloucesterko dukea (1391 - Bury St. Admunds, 1447). Henrike IV.aren semea zen. Bere anaia Henrike V.a Frantzian zen bitartean (1420-1421) agintari izan zen. Bavariako Jakelinarekin esposatu zen 1422an, eta ezkontza horrek Burgundiako dukea frantsesen aldera eraman zuen. Handik aurrera, indarra galdu zuen, eta traizio gorenagatik kartzelan sartu zuten (1477).