Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

García, Francisco Javier

(Spagnoletto deitua). Espainiar musikagilea (Nalda, Logroño, 1731 - Zaragoza, 1809). Italian egin zituen musika ikasketak. 1756. urtetik hil zen arte Zaragozako Seoko kapera maisu izan zen. Musika asko idatzi zuen eta Italiako operaren eraginpean idatzi zuen eliza musika lurralde osoan zabaldu zen.