Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

García Yepes, Narciso

Espainiar gitarra-jotzailea (Lorca, Murtzia, 1927 - Murtzia, 1997). Vicente Asensiorekin ikasi zuen Valentziako Kontserbatorioan. 1947an eman zuen lehen kontzertua, Ataúlfo Argenta eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin: Joaquín Rodrigoren Aranjuezko kontzertua jo zuen. Interpretazioa ikasi zuen Parisen, Giseking eta Enescorekin, eta kontzertuak ematen hasi zen munduan zehar, izugarrizko arrakastarekin. García Yepesek asmatu zuen hamar hariko gitarra. Harentzat idatzi dute, bestak beste, Rodrigo, Halffter, Balada, Montsalvatge eta Ruiz Pipó musika egileek. 1986an Espainiako Musika Sari Nazionala eman zioten.