Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

García, Daniel

Mexikar atleta (Mexikoko Hiria, 1971). Munduko txapelduna 20 kilometroko ibilaldi proban. XX. mendeko azken hamarraldiko ibiltari hoberenetako bat da. Bartzelonako Olinpiar Jokoetan, 1992an, zazpigarren izan zen, eta hurrengo urtean Munduko Kopa irabazi zuen. Munduko Txapelketan, ordea, deskalifikatu egin zuten. 1995ean, txapeldunorde izan zen Joko Panamerikarretan, eta Munduko Txapelketan deskalifikatu egin zuten berriro. 1996ko Olinpiar Jokoetan ere ez zuen zorte hoberik izan, eta haren teknikak susmoak sortu zituen. 1997an, ordea, Munduko Kopa ez ezik Munduko Txapelketa ere irabazi zuen, Atenasen.