Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garcia Ariño

Axpeko (Bizkaia) pilotari familia. Garcia Ariño I.a (Jesús) eta Garcia Ariño II.a (Angel, 2000. urteko azaroan hila, aurrekoaren anaia bikia) eskuzko pilotariak izan ziren, eta Garcia Ariño III.a, Fernando txistera jokalaria; Garcia Ariño IV.a, Roberto, eskuzko pilotaria izan zen erretiratzen azkena. Azken urteotan, Asegarce enpresako ekonomia arduradun da Roberto García Ariño, eta bere anaia Angel ere lan horretan aritu zen hil zen arte.