Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garat, Joseph

Lapurdiko politikaria (Baiona, 1872 - Baiona, 1944). Baionako alkate eta diputatu izan zen hainbat alditan 1908-1934 bitarteko urteetan. Alderdi erradikaleko kidea izan zen eta hobekuntza handiak ekarri zituen Baionako hirira bere agintaldian. 1934. urtean atxilo hartu zuten, Stavisky aferaren ondorioz, nahiz berak inolako erantzukizun zuzenik ez izan horretan. Bi urtez kartzelan egon ondoren, politika girotik aparte bizi izan zen, hil arte.