Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garat, Jean Pierre

Lapurdiko apeza eta idazlea (Hazparne, 1773 - Hazparne, 1846). Hogeita hamalau urte zituela egin zen apez eta, Ustaritzen egon ondoren, Bihotz Sainduaren Apezen elkartea sortu zuen Hazparnen 1812an. Ceruko gakhoa izeneko liburuxka idatzi zuen euskaraz, Etcheverry apezarekin batera.