Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galupi, Baldassare

(Il Buranello deitua) Italiar musikaria (Murano Uhartea, Venezia, 1706 - Venezia, 1785). San Markosko koru zuzendaria izan zen (1762). Katarina II.arentzat lan egin zuen San Petersburgon (1765-1768). Lan asko idatzi zituen (kontzertuak, sonatak, oratorioak). Berrehundik gora opera egin zituen (Il filosofo di campagna, 1754; Camariera spiritosa, 1766). Goldonirekin batera idatzi zituen opera batzuk.