Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaddis, William

Estatubatuar idazlea (New York, 1922 - East Hampton, 1998). “Errealismo zikina” deituriko literatura joeraren aitzindaritzat jo izan dute kritikariek. Bigarren Mundu Gerra ostean kazetari lanetan jardun zuen, eta bidaia luzea egin zuen Europan zehar (Espainia, Frantzia…), eta Robert Graves idazlearen lagun egin zen. Ameriketara itzuli eta 1955ean argitaratu zuen lehen liburua, The Recognitions (Aitorpenak). Bi literatura belaunaldiren arteko mugarria izan zen eleberri hori: 1930-1940ko hamarkadetako naturalismo eta intimismoaren eta 1960koaren eleberriaren iraultzaren artekoa. Hogei urte geroago, 1975ean, argitaratu zuen bigarren eleberria, JR., eta 1985ean Carpenter’s Gothic (Arotz gotikoa), Reaganen politikaren kritika mingotsa.