Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kadafi, Muammar al

Libiako militarra eta politikaria (Syrte, 1941). 1969. urtean Idris erregea aginpidetik kendu zuten militarren buru izan zen. Arabiar nazionalismoaren bultzatzaile nagusia izan zen eta 1977an lehendakari kargua iritsi zuen. Ez zion ez komunismoari ez kapitalismoari jarraitu nahi izan, baina hala ere SESB ohiaren politika joerari hurbildu zitzaion pixkanaka. Hasieran zenbait arabiar herrirekin zein Mendebaleko nazioekin (Frantzia, AEB eta Britainia Handia) izan zituen jarrera gogorrak leunduz joan ziren 1988. urtetik aurrera ekonomian eta politikan indarrean jarri zituen berrikuntzekin. Persiako Golkoko krisialdi eta gerran (1990) neutral jokatu zuen. 1993ko urrian, estatu-kolpe militarra gainditzea lortu zuen. 1991n NBE Erakundeko Segurtasun Kontseiluak zigorrak ezarri zizkion Libiari, terrorismoz salaturiko libiar batzuk nazioarteko justiziaren esku utzi ez zituelako. 1995ean, Ekialde Hurbileko bake hitzarmenak zirela eta, Arafat-en jarraitzaile ziren iheslari palestinarrak kanporatu zituen Libiatik. Ez komunista ez kapitalista izango ez zen hirugarren bide baten defendatzaile, SESBera hurbildu zen, estatubatuarrek Egipton zuten geroz eta eragin handiagoa orekatzeko.