Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaddi, Taddeo

Italiar margolaria (Florenzia, 1300 - Florentzia, 1366). Gaddo di Zanobi-ren semea zen baina irakasle zuen Giottorekin hezi zen; hogei urtetik gora egon zen harekin lanean. Santa Croce-n Baroncelli kapera apaindu zuen. Pisako hilerrirako freskoak egin zituen (1342).