Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gadiforme

izond. Zool. Bakailaoaren eta legatzaren generoko arrainez esaten da. Gorputz luzaranekoak dira. Ezkata txiki biribilak dituzte, eta igeri puxika hesteetatik bereizia dute. Sabel hegalak toraxean dituzte; 2 edo 3 bizkar-hegal eta 1 edo 2 ipurt-hegal izaten dute. Itsas arrainak dira gehienak, eta Atlantiko eta Mediterraneo itsasoetan bizi dira.