Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gadamer, Hans Georg

Alemaniar filosofoa (Breslau, 1900 - Heidelberg, 2002). Ontologia hermeneutikoaren sortzailea izan zen. Martin Heideggerren teoriek eragin nabarmena izan zuten bere pentsaeran eta obran: Platonen etika dialektikoa (1931), Herria eta historia Herderren pentsamenduan (1942), Goethe eta filosofia (1947), Egia eta metodoa (1960), Kontzientzia historikoaren arazoa (1963).