Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gabrilovitx, Ossip

Errusian jaiotako pianista eta orkestra zuzendaria (San Petersburgo, 1878 - Detroit, 1936). San Petersburgon eta Vienan egin zituen ikasketak. Berlinen jo zuen lehen aldiz, 1896an, eta gazte zela hasi zen atzerrian kontzertuak ematen (Austria, Ingalaterra, Alemania, Estatu Batuak…). Munich-eko eta Vienako orkestren zuzendaria izan zen, eta baita Detroit-eko orkestra sinfonikoarena ere.