Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frycz-Modrzewski, Andrzej

(Lat. Fricius Modrevius) Poloniar teologoa eta idazlea (Modrzev, 1503 - 1572). Humanista eta protestantea zen; katolikoek eta protestanteek elkarren artean harremanak izan behar zituztela uste zuen. 1543an Lascius, sive de poena homicidii (Laszio edo giza hilketaren zigorra) idatzi zuen, epaitegietan gertatzen ziren gorabeheren kontra. Commentariorum de Republica emendanda (1551, Estatua zuzendu beharraz) ere idatzi zuen.