Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fruiz

Bizkaiko erdi-iparraldeko udalerria (Mungialdea). Mugak: iparraldean Meñaka, ekialdean Arrieta eta Morga, mendebalean Gamiz-Fika, eta hegoaldean Morga. Goratasuna 60 m. 5,86 km2. 1997ko datuen arabera, 316 biztanle (fruiztarrak). Auzoak: Aldai, Legarreta, Botiola eta Mandaluiz. Oka ibaia igarotzen da bertatik. Euskara, bizkaiera. Hizkuntza banaketa 1996an: 290 euskaldun, 15 ia euskaldun, 6 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (bazkarako landareak, barazkiak) eta abere hazkuntzan (behi azienda) oinarritua da, baina azken urteotan langile ugari industrietara hurbildu da. Aipagarriak dira Salbatore eliza erromanikoa eta Santo Kristoren ermita.