Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frunze, Mikhail Vassilievitx

Gudaroste Gorri delakoaren komandantea (Piçhpek, gaur Frunze, 1885 - Mosku, 1925). Siberian erbesteraturik zegoen lekutik Errusiako iraultzan parte hartzeko ihes egin eta Kolchak jeneralaren kontra Gudaroste Gorriko buruzagi izan zen lehendabizi (1919-20), eta ondoren Wrangel jeneralaren kontrako (1920); gudarosteko estatu nagusiko buru eta Moskuko Akademia militarreko zuzendari izan zen.