Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fuad Ia

Egiptoko erregea 1922-1936 bitarteko urteetan (Gizeh, 1868 - Gizeh, 1936). Ismail Pacharen semea zen, eta Husayn Kamal (1917) bere anaiaren ondorengoa izan zen erregetzan. Suitzan eta Italian egin zituen ikasketak, eta Egiptoko unibertsitatea sortu zuen mendebaleko ereduetan oinarrituta (1908). 1922an erregetza hartzean, ingelesen interesei kalterik egin gabe agintzen saiatu zen, baina wafd alderdi nazionalistari aurka egin zion (1928tik aurrera batez ere). Faruq bere semea izan zuen ondorengoa.