Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frantzisko Asiskoa,

santua. Italiako fraidea, Anaia Txikienen edo Frantziskotarren ordena sortu zuena (Asis, 1181 edo 1182 - 1226). Merkatari aberats baten semea zen; familiarekiko harremanak hautsi (1206) eta bakardadean bizitzeko erretiratu zen. Geroago, herriz herri predikatzen hasi zen. Jarraitzaile asko bildu zitzaizkion (1208-1209) eta anaidi bat antolatu zuen. Anaidi hura Inozentzio III.ak hitzez onartu zuen (1210). Berak idatzi zuen Cantico di Frate sole (1224, Eguzki anaiaren kanta), Italiako literaturako lehen poema handia (unbrieraz idatzia). Bere bizitzako pasarteak, egiazkoak eta asmatuak, Fioretti (Loretxoak, Krispin Beobidek euskarara itzuliak) liburuan bildu ziren XIV. mendean.  v  Jaieguna, urriaren 4a.