Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Francia, Francesco

(«Raibolini» deitua) Italiar margolaria (Bolonia, 1450 ingurua - Bolonia, 1571). Boloniako eskolako maisu nagusia izan zen XV. mendean. Ferrarako estiloaren eragin handia izan zuen. Lorenzo Costarekin aritu zen lanean. Peruginori jarraituz egin zituen azken aldiko lanetan pertsonaia lasaiak irudikatu zituen eta argiaren erabilera bikaina erakutsi zuen (Anuntziazioa eta sei santu, 1504, Berlin; Santa Zeziliaren ezkontza eta Santaren hilobiratzea, freskoak, 1506).