Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Francesco di Giorgio Martini

Italiar arkitekto, eskultore eta margolaria (Siena, 1439 - Siena, 1502). Vecchietta margolari eta eskultorearen ikasle izan zen. Lehen lanetan Sienako eskolaren kolorea eta fintasuna Florentziako arkitekturarekin bateratu zuen (Anuntziazioa, Ama Birjinaren koroatzea, 1472). Federico de Motefeltro dukeak 1477an deiturik, Urbinoko dukeen jauregia bukatu zuen, Piero della Francesca-ren eraginpean. Calcinaio eliza da haren lan nagusia Kortonan, kupula oktogonal batez hornitua.