Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Franche-Comté

Frantziako eskualdea. Lau departamendu ditu: Doubs, Jura, Haute-Saône eta Belforteko eskualdea. 16.188 km2 eta 1.089.049 biztanle.  v  Orografia eta hidrografia. Erdi Aroan eskualdeko mendebaleko mugak Frantzia eta Inperioa bereizten zituen. Dole-et-Besançon eta Vosges bitartean hedatzen da; halako tokian kokatua egoteak benetako batasun ekonomikoa eman zion eta bere nortasuna mendeetan zehar gordetzeko aukera.  v  Biztanleria eta ekonomia. Mendialdean, zuraren industriak eta erlojugintzak, basoek eta esne industriak biztanleriari eusten diote. Abere hazkuntzak eta esnekiak irabazi onak ematen dituzte. Mahastiek Arbois, Poligny eta Château-Chalon-go ardo ezagunak ematen dituzte. Biztanleria handitu egin da. Porte de Bourgogne-ko industria zaharra automobilgintzan oinarritzen da 1971tik aurrera. Gainerako industria, lurraldean barna sakabanaturik dago: doitasun mekanika (erlojugintza batez ere), optika, elektromekanika. Industrialdeak indartzen ari dira, baina eskulanak ez du garrantzirik galdu. Besançon da administraritza, ekonomia eta kultura hiriburu. Zerbitzuen garapenari lotua dago hiriaren handitzea. Etorkizunari begira, Iparreko Itsasoaren eta Mediterraneoaren artean egingo den ardatzari lotua dago eskualdeko industria.