Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Francescatti, Zino

Frantses biolin-jotzailea (Marseilla, 1909 - 1991). Hiru urterekin hasi zen biolina jotzen ikasten, gurasoekin, eta bost urte besterik ez zituela eskaini zuen lehenengo kontzertua. Lehen kontzertu formala, baina, 1927an eman zuen, Parisko Operan. Harrezkero, beste asko eman zituen Europan eta Ameriketan. Biolinari ateratzen zion doinuaren joritasunarengatik nabarmendu zen.