Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Foz C鬭

Paleolito aroko haitzuloak, Portugalen. C鬭ko bailara gizadiaren ondare izendatu zuen UNESCOk 1998an. ■ 1992az geroztik C鬭 haraneko hainbat harkaitzetako grabatuetan egindako azterketek goitik behera aldatu zuten aro horretako arte monumentalaren inguruko ordu arteko ikuspegia: aurkikuntza hark adierazten zuen Mendebaldeko Europan haitzuloetako artea haitzuloetatik kanpo ere egiten zela, munduko historiaurreko artegune gehienetan bezala. Foz C鬭 guneak adierazten du, gainera, Paleolito garaian haitzuloetako artea garrantzi handiko izan zela; ordurako horren susmoa bazen, 1981. urteaz geroztik aurkitutako haitzuloetako hainbat guneri esker. 1990eko hamarraldiaren hasieran C鬭 ibaian (Duero ibaiaren adarra, Portugaleko ipar-ekialdeko eskualdean) urtegi bat eraikitzen hasi ziren, eta ondoren, Duero ibaian mota bereko lanak egiten hasi ziren, kilometro gutxiko tartean alegia. Lan haiek egiten ari zirela ezagutu ziren inguru hartako haitzuloetako grabatuak, oro har, protohistoriaren aldikoak. Aurkitutako grabatu gehienak Paleolito garaikoak zirela onartu zenean, urtegiaren eraikuntza bertan behera utzi behar izan zen. Hortaz, parke arkeologiko bat sortu zen haitzuloetako grabatuak babesteko asmoz. Goi Paleolitoko grabatuak Burdin Arokoak baino ugariagoak dira Foz C鬭n. Burdin Aroko irudiak ebakidura finez eginak dira, eta zaldunak erakusten dituzte, jantziekin eta jaurtitzeko armekin. Izan ere, Paleolito aroan ez dago halakorik; Paleolito aroko irudi gehienak hiru animaliarenak dira, zaldi, basahuntz eta uroarenak hain zuzen. Zenbait haitzetan, hamar animalia biltzen dira, batzuk besteen gainean. Ez dira inoiz jarrera errealistan egoten eta espazioan igeri daudela ematen du. Batzuetan animalia bat bera bi edo hiru bururekin marraztuta ageri da; mugimendua adierazi nahi zutela dirudi.