Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fougeron, André

Frantses pintorea (Paris, 1913 - 1998). Frantziako errealismo sozialistaren ordezkari garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere arte lanetan Europan gertatzen zenari buruzko iritzia islatzen zuen: Mort et faim, Espagne (1937, Heriotza eta gosea, Espainia) Espainiako Gerra Zibilari buruzkoan edo À mort la bête (1944, Piztia heriotzara) nazismoaren aurreko erresistentziari buruzkoan esaterako. 1948an Frantziako errealismo sozialistaren hasiera ezarri zuen lana aurkeztu zuen: Les Parisiennes au marché (Parisko emakumeak azokan). Arteetako Sari Nazionala lortu zuen 1946an.