Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fouquier-Tinville, Antoine Quentin

Frantses legegizona eta politikaria (Hérouël, 1746 - Paris, 1795). Iraultzaren ideietara hurbildu zelarik, herriaren aldetiko salatzaile izendatu zuten Iraultza Auzitegian, eta eginkizun horretan errukirik gabeko zorroztasunaren eta krudelkeriaren sinbolo bihurtu zen. Cordelieren eta ultra-iraultzaileen aldekoa baitzen, Thermidoreko Konbentzioan salatu eta auzi luze baten ondoren hiltzera kondenatu zuten.