Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fourier, Joseph

Frantses matematikari eta fisikaria (Auxerre, 1768 - Paris, 1830). Eskola politeknikoko lehenengo irakasleetakoa izan zen. Napoleonek Egiptora eraman zuen, eta sultanaren aurrean Frantziako komisaria izan zen; Frantziara itzultzean, anitz kargu izan zituen, egoera politikoen arabera. Beroaren teoria ikertu zuen. Théorie analytique de la chaleur (1822) obran jarraien legearen aurkikuntza egin zuen, arku askotarikoen sinuei eta kosinuei jarraituz (Fourier-en jarraien legea, 1812). Fourier-ek egindako aurkikunde matematikoak asko erabiltzen dira zirkuitu elektriko eta elektronikoen azterketan.