Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Forain, Jean-Louis

Margolari, disenatzaile eta grabatzaile frantsesa (Reims, 1852 - Paris, 1931). Géromeren ikasle izan zen; ondoren idazleekin harremanetan izan zituen (Verlaine, Rimbaud, Huysmans), eta erakusketa bat egin zuen inpresionistekin. Karikaturagile ezaguna zen, eta 1893tik aurrera batez ere satira politikoa egin zuen. Daumier eta Toulouse-Lautrec izan zituen maisu, eta zorroztasun handiz Parisko bizitza margotu zuen (Nous, vous, eux, 1893). Forainen akuarela, pastel eta pinturek Manet eta Degas pintoreengana zuen miresmena erakusten dute. Azken urteetan erlijio gaiak erabili zituen.